Hilaren amaierarako ipiniko dute markesina

Ubane Madera 2019ko ira. 13a, 11:12

Autous geltokia gaur goizean, barikua.

Eskatuta dago eta hura ipintzeko data zehaztuta ere bai: irailaren azken astean ipiniko dute Zubi Nagusiko markesina. 5 metro luze izango da. Bestalde, Udala aztertzen dabil Errabal-Zubi Nagusi inguru horretatik pasatzen diren ibilgailuen abiada murriztu eragiteko bestelako neurriren bat ipintzea.

Gure Esku Dagoren ikurretik autobusen ordutegien seinalerainoko tartea okupatuko du Zubi Nagusiko geltokian ipiniko duten markesinak, 5 metro. 

Bestalde, Errabal kalean oinezkoen gunea hasten den lekutik hura bukatzen den tartean gehienezko abiadura 20 kilometro orduko dela adierazten duen seinale bertikala ipintzea falta dela gogora ekarri du Iker Aldazabal alkateak; eta gaineratu du, horrez aparte, badabiltzala aztertzen ibilgailuen abiadura murrizteko bestelako neurriren bat ere hartzea, “ibilgailu batzuen abiadura kontuan hartuta”. 

Ibilgailuak bizkorregi

Berez, esparru hori guztia oinezkoen gune dela adierazita dago, lurzoru berezia dago ipinita horretarako, hori esaten duten seinaleak daude lurrean margotuta eta abiadura murrizteko bandak ere ipinita daude. 

Hori horrela, berez, oinezkoek dute lehentasuna inguru horretan guztian, eta zebrabiderik ere ez litzateke behar izango oinezkoek errepidea zeharkatzeko lehentasuna izan dezaten. Aldiz, gidari askok ez dute hori ez aintzat hartzen eta ezta errespetatzen ere. Eta 20 kilometro orduko baino abiada handiagoan pasatzen dira. Horrexegatik dabil aztertzen Udala neurri berriak hartzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.