San Martzialen gaineko hainbat bitxikeria

Ubane Madera 2019ko ira. 10a, 10:12

San Martzialgo ermita.

"Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio direnez, San Martzialgo eta Osintxuko jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialgo kofradiak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen". San Martzialen gainekoak jaso dituzte Sorapedian, bukatu berri diren San Martzialgo jaiak aitzakia modura baliatuta.  (Artikuluari atxikita jaien laburpena jasotzen duen bideoa. Egilea: Fernan Oregi). 

Segidan irakurgai Sorapedian San Martziali buruz argitaratu duten sarrera:

“San Martzial ermitan San Emeterio eta San Zeledonio daude… eta albo batean San Martzial ere, baztertuta. 

Zergatik? Erdi Arotik Debarroa (Araba eta Bizkaiarekin batera) Kalagorriko (Calahorra) elizbarrutian egon da. XVI mende arte inguruko nobleek bertako ondasun erlijiosoak erabiltzen zituzten. Baina orduan artzapezpikuak “erasoa” jo zuen eta, besteak beste, Debarroko eta Bizkaiko hainbat eliza eta ermita elizbarrutiko patroien izenpean jarri zituen: San Emeterio eta San Zeledonio: Zamudio, Osintxu… 

Oñatiko unibertsitatea

Beste bat Soraluzeko San Martzial ermita izan zen. Santuaren irudi gotikoa albo batera mugitu zuten, eta Berpizkunde estiloko erretaula ederra egin zuten santu berriak erakusteko. Erretaula Oñatiko Unibertsitateko aurrealdea egin zuenarena omen da, Pierre Picart-ena. 

Baina herriak eutsi zion aurreko santuari, eta oraindik ere soraluzetarrendako San Martzial ermita da. Sasoi batean San Martzial egunaren (ekainak 30) osteko domekan erromeria izaten zen; baina aspaldi galdu zen. 

Bertako jaiak, kopraixak, San Emeterio eta San Zeledonio egunean ospatzen dira… edo, hobeto esateko, astebete beranduago. Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio direnez, jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen. 

San Martzialeko kopraixak asko aldatu dira azken urteetan. Ermita atzealdean bezperatik okela egosi eta salda egiteko ohitura 1980 arte mantendu da; behintzat, jai egitarauan agertzen den azken urtea da. 

Hurrengo urtetan salda banatu bai, baina ez modu tradizionalean, 1936 urtean Cruz Abarrategi soraluzetarrak Jose Miguel Barandiaranek prestatutako [[San Martzialgo jaiak (eu)#Sasoi batekoak[|galdetegi etnografikoan]] jaso zuenez. 

Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Erlazionatuak

San Martzialgo jaiak bideoan

Erredakzioa 2019 ira 10 Soraluze