Gotzon Elizbururen hamabi kantako zerrenda

Egoitz Unamuno 2019ko ira. 10a, 12:00

Gotzon Elizburu.

Gotzon Elizburu A Tuti Plain musika taldeko bateriajoleak, bere ustez "gakoak" diren hamabi kantu aukeratu ditu Badok.eus atariak eskatuta. Zerrendan lehena Negu Gorriak taldearen "Lehenbiziko bala" kantua izan da eta azkena berriz BBAX taldearen "Distorzioen munduan". 

Gotzon Elizburuk osatu duen hamabi kanten zerrenda ikusgai eta entzungai dago Badok.eus atariko Zerrendak atalean. Elizburuk ondorengo taldeen kantuak aukeratu ditu: Negu Gorriak, Dut, PI.L.T., Fly Shit, Naizroxa, Anger, Napoka Iria, Liher, Izaki Gardenak, Xabi Bandini, Rukula, Behin Bideko Andere Xuriak.

Badok.eus, euskal musikaren ataria

Badok.eus atariak euskal musikaren jarraipena egiten du, besteak beste, euskal panorama musikalean jardun duten edota diharduten taldeen eta hauen lanen berri emanez. Ehunka kanta entzun ahal izatearekin batera, astebururo euskal musika taldeek eskaintzen dituzten kontzertuen agenda eguneratua ere eskaintzen du atariak.