San Martzialgo jaiak

Lagunarteko giro paregabea

Ubane Madera 2019ko ira. 9a, 15:14

Jendetsua izan zen San Martzialgo jaien bigarren eguna, atzokoa, hain justu. Euria atertu, eguzkiak ku-ku egin eta egunak aurrera egin ahala herritar mordoa gerturatu zen auzora, paella lehiaketan parte hartzera, zezentxoekin jolastera… eta domeka iluntzea txokolate eder batekin borobiltzera. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Argazkiak: Fernan Oregi. 

Balorazio positiboa egin dute San Martzialgo jaien antolatzaileek asteburuak emandakoarekin.

“Egoten den giroa da lagunartekoa. Akaso beste urte batzuetan, batik bat zapatuan jende gehiago egon izan bada ere (umeen jolasetan jende gutxi izan zen), atzo jende asko izan zen, batez ere zezentxoetan. Eta orokorrean jaiak ondo joan dira. Atzo, adibidez, euria egin zuen goizean eta horren beldur ginen, baina ondo joan zen azkenean”, esan du Igor Aldazabal auzotarrak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.