Abesbatza gaur, eguena, hasiko da martxan

Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 14:13

Abesbatzako kideak Plaza Zaharrean ekaineko kontzertuan.

Ezoziko Ama Abesbatzatik jakinarazi dute gaur, eguena, hasiko dituztela entseguak, 20:30ean, Batzokian. «Ateak zabalik ditugu etorri nahi duten guztientzat», esan dute.

Aitor Garitano Agirreolea bergararraren zuzendaritzapean segituko dute aurtengo ikasturtean Ezoziko Ama Abesbatzako kideak. 

Besteak beste, dagoeneko gertu du hark Gabonetako kontzerturako errepertorioa eta kantuok ere hasiko dira entseatzen.