Fruta-kaxa lapurtu diote

Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 11:49
'Tanger' fruta-denda, atzo arratsaldean.

Herenegun arratsalde partean piku-kaxa bat eraman zuten Santa Ana kaleko Tanger dendaren kanpoko aldetik, saltokia itxita zegioenean. Dendaren ugazaba Mustak disgustuarekin jakinarazi du gertakaria: «Gaur ez dut fruta kanpoan laga», kontatu du.

Ezustekoa hartu zuen Musta saltzaileak herenegun arratsaldean Tanger saltokia zabaltzera joan zenean.

Ohi duen moduan, eta udalerriko bestelako dendari batzuek egiten duten bezala, eguerdian ere denda kanpoan laga zituen hainbat fruta eta barazki kaxa.

Baina: «Etorri nintzenean, piku-kaxa bat falta zela jabetu nintzen, eta ya gaur eguerdian (atzo) fruta kaxa guztiak gorde ditut barruan. Ze hori eraman duenak akaso bihar beste bat eramango dit, eta hurrengoan beste bat...», dio Mustak.

Izan ere, lapurretan egindakoa esanguratsua izan ez arren, konfidantza urraketa jasan du saltzaileak.