Irailaren 16an hasiko dira entsegutan

Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 10:30

Plaentxia Kantuan ekimeneko kideak, kalean. Argazkia: Fernan Oregi.

Udako oporraldia bukatuta, datorren irailaren 16an hasiko dira berriro ere Plaentxia Kantuan ekimenaren entseguak egiten. 18:00etan elkartuko dira, Itxaropena elkarteko aretoan.

Behin entsegutan hasita, aurten egin duten moduan, ikasturte berrian ere astelehenero elkartuko dira elkarrekin abesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.