Eskolako hasiberrien gurasoendako batzarra

Ubane Madera 2019ko ira. 4a, 14:37

Eskolako sarrera, atzo.

Bihar, eguena, batzarra egingo dute Plaentxi Herri Eskolan, 2 urteko umeen gurasoei zuzenduta.

Plaentxia Herri Eskolako zuzendaritzatik gogora ekarri dute bihar egingo dutela bilera aurten eskolan hasiko diren 2 urteko umeen gurasoekin. 18:00etan da hitzordua, ikastetxean.

Batzarraren helburua da gurasoei esplikatzea zela izango den egokitzapen fasea, eta oro har, ikasturtearen gaineko nondik norakoak azaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.