Greba mugagabean segitzen dute Tecmaneko langileek

Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 12:34

Tecman enpresako hainbat langilek egindako auto-karabana.

LAB sindikatuak deituta, auto-karabana egin dute Tecman enpresako langileek, tartean Soraluzetik ere pasatuz. Uda aurretik hasitako greba mugagabearekin segitzen dute, «hitzarmen duin baten alde».

Auto-karabanak geldiunea egin du Plaza Zaharrean eta bertan grebaren berri ematen duten eskuorriak jaurti dituzte eta pankarta ipini dute anbulatorio aurrean.

Izan ere, Tecman enpresa eskualdeko ospitalearen eta anbulatorioen mantenuaz arduratzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.