Abuztuak langabe gehiago laga ditu

Ubane Madera 2019ko ira. 4a, 11:30

Zubi Nagusia.

Gora egin du udalerriko langabe kopuruak abuztuan; hain justu ere, uztailean 214 langabe kontabilizatu zituzten eta abuztuan, berriz, 221. Tasari dagokionez, %11,42tik %11,79ra handitu da. Apiriletik langabeziak izan duen beheranzko joera apurtu egin da, bada.

Oro har, Debabarrenean langabeziak igotzeko joera orokorra izan du abuztuan; hain justu, Mutrikun izan ezik, gainontzeko udalerri guztietan egin du gora langabeziak eta eskualdeko tasa pasa da %10,03tik %10,28ra. 

Soraluze bigarren

Datua udalerriz udalerri begiratuta, oraindik orain, Eibarrek dauka langabezia tasarik handiena Debabarrenean joan den ekainaz geroztik; hori bai, Soraluze dator ondoren.

Honakoak dira datuak:

  • Deba 174 %6,53
  • Eibar 1.594 12,51
  • Elgoibar 468  %8,46
  • Mendaro 79 %7,99
  • Mutriku 184 %6,91
  • Soraluze 221 %11,79
  • Debabarrena 2.720 %10,28

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.