Ur-azpiegiturak berrituko dituzte Ezozibiden

Ubane Madera 2019ko ira. 4a, 07:31

Industrialde aldera dagoen errepidean egingo dituzte lanak.

Astelehenean, irailaren 9an hasita zortzi astez, Ezozibide etorbideko 16-34 atarien artean ur-hornikuntza eta estolderia orokorra hobetzeko lanak egingo dituzte. Litekeena da, obrak egiteko, tarteka ur emaria eten beharra. Etenaldien datak aldez aurretik jakinaraziko dituzte.

Ezozibideko ur-azpiegiturak berritzeko egingo dituzten obrak industrialde aldera dagoen errepidean egingo dituzte. Azken hilabeteotan udalerriko beste auzo batzuetan egin dituzten moduan.

Eraikin barruetako lanak ere bai

Halakoetan ohi denez, azpiegitura orokorrak berritu behar direla aprobetxatuta, Gipuzkoako Ur Kontsorzioak inguruko jabekideei gomendatzen die eraikin barruko ur-azpiegituren egoerak azter ditzatela, obra orokorrak aprobetxatuz, haiekin batera etxe barrukoak ere berritzeko. Besteak beste, etxejabeei jakinarazten diete obra orokorrak egingo dituen enpresa berari eska diezaioketela lan horiek egiteko aurrekontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.