Kantabria eta Asturias ingurura, Itxaropena elkartearen eskutik

Ubane Madera 2019ko abu. 29a, 11:56
San Vicente de la Barquera (Kantabria) atzean Europako Mendiak dituela.

Irailaren 23tik 26ra, hiru eguneko txangoa antolatu dute Itxaropena Erretiratuen elkartetik, Kantabria eta Asturias ingurura. Lehen aldiz joango dira hainbat egun pasatzera Soraluzeko erretiratuen elkartearen eskutik, “probatzeko”. Irailean zabalduko dute izena emateko aukera, baina dagoeneko 50 lagunek eman dute izena. 

Kantabriak Asturiasekin muga egiten duen ingurunea bertatik bertara ezagutuko dute Soraluzeko erretiratuek irailaren 23tik 26ra bitartean. Lehen aldiz elkartekoek hainbat egunetako txangoa antolatu dute.

Autobusean joango dira eta inguruan hainbat bisita planifikatu dituzte, besteak beste, Europako Mendiak (Picos de Europa) ikustera joango dira. Lo, berriz, hoteletan egingo dute.

Bigarren autobusa

Proba egiteko animatu dira Itxaropenako zuzendaritzakoak hainbat egunetako txangoa antolatzera, eta dagoeneko 46 lagunek eman dute izena. Lehen autobusa betez gero, beste 20 lagun beharko dituzte bigarren autobusa antolatzeko. Baina gertu daude horretarako eskaerarik balego.

Itxaropenatik esplikatu dutenez, “beste elkarte batek bidali zuen txango proposamena, ideia ona zela pentsatu, eta aurten proba moduan" egingo dute. Hori bai, irailera arte itxita izango da izena emateko aukera, Itxaropenako zuzendaritzakoak oporretan daudelako. Irailaren 5etik aurrera, ohiko, moduan martitzenetan eta eguenetan eman ahalko da izena, Itxaropena elkartean bertan.