Baltegietako pasealekuan ez aparkatzeko eskaera

Erredakzioa 2019ko abu. 23a, 09:08
Okindegiko etxea obretan.

Hainbat herritarren kexuak tarteko, Baltegieta pasealekuan ibilgailurik ez lagatzeko eskatu dio Soraluzeko Udalak okindegiko etxea eraberritzen dabilen enpresari.

Okindegiko etxea berritzen dihardute joan den hileaz geroztik, eta behin baino gehiagotan, lanean dabiltzan bitartean,  Baltegietako pasealekuan bertan laga dituzte obrako ibilgailuak aparkatuta.

Ibilgailuen pisuak, baina, kalteak eragin ditu hainbat baldosatan, batik bat, garajeen gainekoetan. Pitzatuta daude batzuk.

Hori ikusita, eta kontuan hartuta gainera filtrazioak ere ager daitezkeela garajeetan, hainbat bizilagunek egoeraren berri eman diote Udalari eta azken horrek obrakoei esan diete bakarrik zamalanak egiteko sar ditzaketela ibilgailuak pasealekura.