Abuztuan kontzejupean

Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 13:30
Baserritarrak kontzejupean, gaur, eguena.

Gaur, eguena, kontzejupean ipini dituzte saltokiak Arizaga eta Osuma baserrikoek. Eurek eskatuta, bertan izango dira datorren asteko martitzenean eta eguenean ere.

Etxaburuetako azoka plaza itxi egin dute. Eta bertan saltokiak dituzten bi baserritarrek kontzejupera eraman dituzte produktuak.

Azoka plazako bestelako saltokiak (arrandegia eta txarkuteria) itxita daude abuztuaren hasieraz geroztik, eta horren ondorioz, apenas igotzen da bertara herritarrik erostera. 

Datorren astean ere bai

Hori dela eta eskatu dute baserritarrek eurek saltokiak kontzejupera lekualdatzea, eta Udalak baimena emanda, bertan dira gaurtik eta zapatuaz aparte, bertan izango dira baita datorren asteko martitzenean eta eguenean ere.