Apurketak bizikletak garbitzeko-gunean

Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 14:22

Bidegorri hasieran dagoen bizikleta-guneko hainbat elementu apurtuta daude: garbitzeko mangera eta bizikletak lagatzeko gailua, besteak beste.

Egunak dira bizikleten mantenu guneko hainbat elementu apurtuta daudela. Bizikletak garbitzeko mangera, adibidez, errotik aterata dago. Eta bizikletak lagatzeko gailua bere lekutik aterata eta guztiz solte dago. 

Horiez aparte, bestelako apurketa txikiago batzuk ere badira. Hainbat herritarrek eman dute egoeraren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.