Orain badabil

Ubane Madera 2019ko abu. 21a, 08:30

Galipoteko igogailuaren tetxoa jausita.

Asteburutik geldi egon da Galipoteko igogailua. Barruko tetxoa jausita edo norbaitek nahita soltatuta zegoen, eta horrexegatik ez zebilen. Atzo, baina, udal langileek tetxoa atzera ere bere lekuan jarri eta igogailua martxan dabil harrezkero.

Santa Ana eta frontoia lotzen dituen igogailua geldi egon da enegarren aldiz, hainbat egunez. Barruko tetxoa behera etorrita zegoen eta horrek eragozten zion funtzionamendua.

Herritar baten esanetan, asteburutik egon da horrela. Atzora arte, baina, inork ez zuen abisurik eman Udalean, eta ondorioz, atzora arte erabili ezinda egon da igogailu hura.

Kontuak kontu, egoeraren berri izan eta berehala bertaratu ziren udaltzaina eta udal langilea. Azken horrek tetxoa bere lekuan jarri eta horren ondoren atzera ere martxan hasi zen igogailua.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.