Zezenzaleen erakustaldiak

Ubane Madera 2019ko abu. 18a, 13:06

Atzokoan Arno ganadutegiko zezenek ikusle eta bisitari ugari erakarri zituzten Plaza Zaharrera zein Plaza Berrira. Zezenari izkin eginez gustura asko ibili ziren gazteak, bertakoak zein kanpotik horretara propio etorritakoak.

Zezenekin ohi denez, eskapadatxoak ere egin zituen gazte batek baino gehiagok haiek zirikatu nahian. Eskerrak plazako zuhaitzen eta jarlekuen babesari askotan.

Hori bai, haietako batekin estropezu egin eta hanka apurtu zuen zezenetako batek. Beste bik, berriz, jarlekuari ondo begiratu, marruma egin eta ikusleen ezusterako gainetik salto eginda ahalegindu ziren pareko zirikatzaileak harrapatzen.

Kontuak kontu, bati begira eta besteari txaloka, hiru orduko ikuskizuna eman zuten Mutrikuko zezenek.  

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.