Klasikoak eta modernoak, bandaren eskutik

Ubane Madera 2019ko abu. 16a, 10:56

Luis Maria Monje Azurmendi konposatzaileak eurendako propio sortutako piezarekin hasi eta Agur Jaunak kantuarekin bukatu zuen atzo Herriko Soinuak Musika Banda Bilbo izenekoak eskainitako kontzertua, plazan zeuden ikus-entzuleak zein bandako musikariak zutik zeudela. (Bideoan pop musika estiloko kantu ezagunak).

53. urtez etorri da Soraluzeko abuztuko jaietara Bizkaitik Herriko Musika Soinuak Bilbao izena duen musika banda, urtetan Erandioko Musika Banda izan dena.

Klasikoak eta modernoak

Jaietako lehen eguneko ekitaldi nagusi bilakatu da berau; izan ere, udalerrian geratzen diren herritarrek ohitura bilakatu dute Plaza Zaharrean lagunekin eta familiarekin elkartu eta aperitiboa hartuz, bandaren kontzertua entzutea Andramari jaiak hasteko.

28 bat lagun etorri ziren atzokoan Bizkaitik, eta ohi duten moduan, kantu klasikoak zein modernoak uztartu zituzten ordubeteko kontzertuan. Lehenago, kalerik kale ibili ziren, kalejiran, eguerdiko kanpaiak jotzeaz batera abiatuta.

Erlazionatuak