Dolmenen Ibilbidea bisitatzeko azken aukera, zapatuan

Ubane Madera 2019ko abu. 6a, 09:15

Bisitariak zutarria ikusten.

Datorren zapatuan, abuztuaren 10ean, bukatzen da Dolmenen Ibilbidea bisitatzeko aurtengo eskaintza. Azken bisita gidatu hori gaztelaniaz izango da. Bisitak doan dira, baina parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago, 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.

Maiatzaren 26an hasi ziren aurten Dolmenen Ibilbidea ikusteko bisita gidatuak eta abuztuaren 10ean egingo da azkena. Guztira, zazpi. Karakateko aparkalekutik 10:00etan abiatu dira eta 9 kilometroko ibilbidea egingo dute, adituek gidatuta.

Hiru ordu eta erdiko iraupenarekin, bisitariek Historiaurreko monumentuak ikusi eta haien gaineko ezaugarriak eta historia bertatik bertara ezagutzeko aukera dute, adituen eskutik. Neolitiko eta Brontze Aroko tumuluak, trikuharriak eta zutarri bat daude, besteak beste. Horrez aparte, zela ez, mendilerroak eskaintzen duen paisaia ederraz ere gozatzen dute.

Irailean indusketa gehiago

Bestalde, ekainaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek indusketa lanetan dihardute Dolmenen Ibilbideko hainbat monumentutan. Egunotan eten dituzte lanak eta irailean ekingo diete indusketei berriz, Sabuagainen. Gainerako lanak, aurtengo ekinaldirako aurreikusita zeudenak, bukatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.