Edukiontzi urdin bat gehiago Erregetxean

Ubane Madera 2019ko abu. 4a, 09:15
Edukiontzi bat gehiago Erregetxean.

Erregetxean edukiontzi urdin bat gehiago ipini berri dute, papera eta kartoia batzekoa. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak ipini du, Soraluzeko Udalaren eskariz. “Erdiguneko edukiontzi gune nagusi bilakatu da Erregetxekoa, eta txiki gelditu da papera eta kartoia batzeko edukiontzia”, esplikatu du alkateak.

Joan den astean ekarri zuen Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Erregetxerako edukiontzi urdin bat gehiago. Dagoena sarri beteta egoten da, eta inguruan lagatzen dituzte kaxak, bereziki, erdiguneko saltokiek. Izan ere, orain arte zubira eramaten zituzten hondakinak, orain Erregetxera eramaten dituzte.  

Iker Aldazabal alkateak esplikatu duenez, “Zubi Nagusiko edukiontzi gunea Baltegietara lekualdatu denean, Erregetxea bilakatu da erdiguneko edukiontzi gune zentrala. Eta txiki gelditu da papera eta kartoia batzeko edukiontzia. Bertarako bigarrena eskatu genuen, eta ea orain berau ipinita irtenbidea ematen diogun sortzen den arazoari, ze bestela dena lurrean egoten da, dena zikin. Aprobetxatuz jaien ondoren berriro ere lekualdatu ditugula edukiontziak, orduantxe ipini dugu beste bat, eta ea gainkarga arintzen dugun”.