Langabeziak beherantz oraingoan ere

Ubane Madera 2019ko abu. 3a, 09:33
Zubi Nagusia atzo, barikua.

Langabezia-tasak apirilean hartutako beheranzko joerarekin segitu du uztailean ere. Azken datuen arabera, 214 langabe kontabilizatu dituzte Soraluzen, eta tasa kokatu da %11,42an. Debabarrenean, berriz, langabe kopuruak gora egin du.

Aurten bigarren aldiz, Soraluzek %12tik beherako langabezia-tasa markatu du, eta bigarren aldiz Eibarren atzetik geratu da. Dagoeneko Soraluze ez da eskualdean langabezia-tasarik handiena duen udalerria, bigarren hilabetez, Eibar da tasarik altuena duena. 

Hiru hilabetez behera

Datuei erreparatuta, Debabarrenean hiru udalerritan jaitsi da langabezia-tasa uztailean: Soraluzen, Mendaron eta Elgoibarren; gainontzeko udalerri guztietan igo egin da.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba: 173 %6,49
  • Eibar: 1.550 %12,17
  • Elgoibar: 455 %8,23
  • Mendaro: 73 %7,38
  • Mutriku: 188 %7,07
  • Soraluze 214 %11,42
  • Debabarrena: 2.653 %10,03