Aizkolariak eta harrijasotzaileak izango dira aurten Irureko jaietan

Egoitz Unamuno 2019ko abu. 2a, 09:49

Irureko jaiak (2015eko irudia).

Datorren domekan ospatuko dira jaiak Irure auzoan. Aurten, herri-kirol saioa ere antolatu dute.

Ohikoa den moduan, jai egitaraua eguerdiko 12:30ean hasiko da San Esteban ermitan eskeiniko duten mezarekin. Ostean, nobedade moduan, herri-kirol saioa izango da aizkolari eta harrijasotzaile gazteekin.

Aizkoran, Mikel Agirrek eta Uxue Ansorregik jardungo dute, eta harri-jasotzen, berriz, Iñigo Jimenezek eta Xabier Zelai-luze-k.

Amaitzeko, luntxa izango da bertaratzen diren guztientzako, Lutxurdio eta Bixkai trikitilariek alaituta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.