Lapurretan egin dute Errekalden

Erredakzioa 2019ko abu. 1a, 14:45
Udaltzainak Errekalden, eguerdian.

Bart gauean Errekalde kaleko 24 eta 26 atarietako garajeetan sartu eta lapurretan egin dute bertan. Auto baten bateria eraman dute eta trasteleku baten atea indarrez zabaldu.

 

Goizean jabetu dira bizilagunak gertakariaz. «Senarra autoa arrankatzen ahalegindu da, eta ez zuen ezer egiten, kapota jaso eta orduantxe ikusi dugu bateria falta zitzaiola», esan du lapurreta jasan duenak.

Horrez aparte, trasteleku bateko atearen sarraila indarrez apurtu dute.

Udaltzaingoari gertatutakoaren abisua eman diote bizilagunek, eta bi agente bertaratu eta ingurua ikuskatzen jardun dute.

Susmoa da lapurra/k garajeen ate nagusitik sartu direla, autoren baten sarrera aprobetxatuta, ze ate nagusiak ez dauka kalterik.