Gizonezko bat inputatu dute indarkeria matxista delituaz akusatuta. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, domekan, 06:40an gizonezko batek bere bikoteari eraso egin zion, eta inguruan zeuden partikularrek emakumezkoa babestu zuten, harik eta Ertzaintza etorri arte. Emakumea anbulatorioan izan zen, kolpeak ikuskatzen. Poliziak atestatua zabaldu du, ofizioz.
Domekan 06:40an izan ziren gertakariak. Udaletxe aurrean gizonezko batek eraso egin zion bikotekideari, eta Ertzaintzaren arabera, inguruan zeuden herritarrek emakumearen alde egin eta hura babestu egin zuten, harik eta polizia etorri zen arte.
Epaiketa azkarra
Poliziak gizonezkoa “lokalizatu” eta inputatu egin du, indarkeria matxista delituaz akusatuta. Eta jakinarazi dute atestatua zabaldu dutela ofizioz, oraingoz ez dago-eta salaketarik. Kontuak kontu, gizonezko horrek zitazioa dauka, eta datozen egunotan egingo diote epaiketa azkarra.