Helikopteroa zertan ibili da horren baju?

Egoitz Unamuno 2019ko uzt. 29a, 17:31

Arratsaldeko ordu biak aldera, helikoptero bat azaldu da herriko zeru gainean eta ordu laurdenez alde batera eta bestera ibili da, maniobra arraroak eginez. Arduratuta, herritar batek 112ra deitu du eta jakin du helikopteroa zertan zebilen. 

Helikopteroa abiadura handian eta oso baju hegan eginez ibili da batera eta bestera. Hori ikusita, herritar batek 112ra deitu du eta larrialdietako telefonistari galdetu dio helikopteroaren berri. Honek jakinarazi dio hegaldia "kontrolatua" zela: "Iberdrolaren tentsio altuko instalazioak begiratzen ari dira". Herritarrak bere kexua adierazi dio telefonistari: "hurrengoan kontrolatu ditzatela kableak altuera handiagotik".

Udaltzainek ez dute inolako jakinarazpenik jaso.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.