Hankak airean zezenekin eta zezensuzkoarekin

Ubane Madera 2019ko uzt. 27a, 12:43

Zezenen eguna izan zen atzo, Santa Ana. 07:30ean atera zituzten ya lehenak, goiztiarrentzat zein ohera joan barik zeudenentzat. 

17:00etan, berriz, umeendako zezentxoak izango dira, baina lurra bustiegi zegoela eta umeren batek jausita kolpe txarren bat hartu zezakeenaren beldurrez, bertan behera laga zituzten. Iluntzeko zezenak bai ibili zirela kalean gora eta kalean behera, eroriko ugarirekin eta tartean sustoren bat zein bete ere emanez. Eta “zezenen eguna”  borobiltzeko, aspaldiko partez zezensuzkoak majo garbitu zituen kale bazterrak, ikusmiran zeudenak ere airean jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.