Txikiak eta handiak protagonista Santiago egunez

Ubane Madera 2019ko uzt. 26a, 14:42

Umeak eta erraldoiak izan ziren Santiago goizeko protagonista nagusiak. Serio hartu zituzten goizeko lasterketak etxeko txikienek, Gabolats-Plaza Zaharra-Kalebarren-Santa Ana zirkuitu erraldoi bilakatuta (sailkapenak barruan). Eta ondoren kilikien aurretik korrika eta erraldoien atzetik kalejiran ibili ziren umeak, gurasoak, helduak eta gazteak, haien dantza ikusgarriak gogotik txalotuz.

Haurren krosari dagokionez, bost lasterketa egin zituzten 11:30ean hasita, eta adinaren arabera taldeak eginda. Parte-hartzaile guztiek eskuratu zuten domina, eta helmugaratu ziren lehenek, berriz, garaikurra ere eraman zuten etxera. Hona sailkapenak:

2015-2017 jaiotakoak:

1- Libe Elortza
2- Aiora Sodupe
3- Lucia Gamiz

1- Peru Soriano
2- Hugo Baz
3- Eneko Zubiaurre

2013-2014 jaiotakoak:

1- Intza Baglieto
2- Maren Aldazabal
3- Izaro Esnaola

1- Unax Fulgencio
2- Aitor Agirre
3- Iker Laskurain

2011-2012 jaiotakoak:

1- Irati Calles
2- Koldobike Meabe
3- Laida Sanchez

1- Aitz Arluziaga
2- Asier Osa
3- Oinatz Beretxinaga

2009-2010 jaiotakoak:

1- Jone Zubiaurre
2- Oihane Rodriguez
3- Naia Rodriguez

1- Egoitz Misol
2- Ibon Goenaga
3- Roduan Aabi

2007-2008 jaiotakoak:

1- Haizea Aldazabal
2- Aitz Aldazabal

1- Unax Rodriguez
2- Iker de los Santos
3- Euken Mendia