Azken urteotako ohiturari segika, gaseosa botilak eskuetan, haiek gogotik astindu eta ingurukoak zipriztinduz estreinatu zituzten jaiak Zubi Nagusia bete zuten herritarrek, umeak eta gazteak gehienak. Galtzagorrien txarangaren gidaritzapean segitu zuen ondoren festak kalean, Frantziska Iraolagoitiaren bideoak erakusten duen moduan.