Bideoaren laguntzaz, xehetasun guztiekin azaldu zituzten atzo gaztagintzaren nondik norakoak. Mausitxako gaztagintza abiapuntu, behi gaztaren eta ardi gaztaren ekoizpenaren berri ere eman zuten, besteak beste, Soraluzeko Egotza baserriko Nagore Martinek.
Datu batzuk, horren erakusle:
- 6-10 litro bitartean behar dira gazta bat egiteko, esne motaren arabera gehiago ala gutxiago.
- Gazta artisau bat gazta industrialetatik bereizteko kanpoko aldea begiratu behar da. Artisau gaztak trapu markak izaten ditu, batuta egoten denekoa.
- Gazta bat egiteko, gatz-uretan sartu aurretik, behar dira 9-10 ordu.
- Gatz-uretan 14 bat orduz izan behar dira.
- Gazta bat ontzeko behar dira 1-4 hilabete bitartean.
Hitzaldien ondoren egin zuten dastatzea, mahairen bueltan eserita zein jarleku arruntetan eserita zeuden entzuleek. 50 lagun baino gehiago erakarri zituen ekitaldiak.