Jaiak estreinatzen lehenak

Ubane Madera 2019ko uzt. 24a, 11:24

Karta-jokoen sariak banatu ondoren, mahaiaren bueltan afari-merienda ederra egin eta Quintanillaren erritmora egindako dantzaldiarekin borobildu zuten jarduna Itxaropena Erretiratuen Elkartean, “dantza tradizional agarrauak”, esplikatu dutenez.   

Atzoko bero zatarrak eraginda ala ospakizunaren egun aldaketak eraginda, kontua da ohi baino lagun gutxiago bertaratu zirela Itxaropena Erretiratuen Elkarteko jai bezperako hitzordura.

Joan zirenek, hori bai, majo ospatu zuten herriko jaien hasiera. Angel Mari Catalanek, Itxaropenako presidenteak esan zuen moduan, “gaur hasiko ditugu jaiak eta ya ez gara etxera bueltatuko jaiak bukatu arte!”.

Karta-jokoetako saridunak

Atzoko ekitaldia hasi zuten karta-jokoei dagozkien sariak banatzen. Angel Mari Catalan presidenteak eta Abel Olaizola zinegotziak eman zituzten. Sarien ondoren luntxa izan zuten, eta bukatzeko, Quintanillaren dantzaldia.

Karta-jokoen sari banaketari dagokionez, honakoak izan ziren irabazleak:

Musean:

  • Igor Gomez eta Pedro Aldazabal
  • Segundo Gomez eta Onesimo Dominguez
  • Luis Mari Kortabarria eta Jose Luis Perez


Briskan:

  • Mari Fran Aizpurua eta Maria Luisa Alberdi
  • Natalia Sanchez eta Maria Jesus Arribas
  • Juanita Soraluze eta Puri Corchero


Tutean:

  • Segundo Gomez eta Onesimo Dominguez
  • Igor Gomez eta Pedro Aldazabal
  • Jaione Unanue eta Mari Jose Gonzalez