Argituta dago goizeko harrapaketa

Erredakzioa 2019ko uzt. 23a, 15:55
Harrapaketari buruzko laguntza eskaeraren txioa.

Gaur goizean harrapaketa gertatu da Baltegietan, SAPAko errepidean. Bertako aparkalekutik irten den ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du. Gidariak berak deitu dio anbulantziari eta txirrindulariak kolpeak hartu ditu, baina ondo dago.

Bolo-bolo zabaldu da sare sozialen bitartez gaur goizean SAPAko errepidean gertatu den harrapaketa argitzeko laguntza behar dela. 

Udaltzaingoan galdetuta, jakinarazi dute gertakaria argituta dagoela. Auto gidari batek txirrindulari bat harrapatu egin du gaur goizean, aparkalekutik irteten zegoela. Gertatutakoa ikusita anbulantziari deitu dio gidariak berak, eta gero udaltzaingora ere deitu du, gertatutakoaren berri emateko.

Txirrindulariari dagonionez, kolpeak hartu ditu, eta bizikletaren errubera eta manillarra apurtu dizkiote.

Eta dagoeneko laguntza eskatu duenak, txirrindulariaren alabak, ere jakinarazi du  argituta dagoela kontua.