Goizeko hamaiketakoa elkarte gastronomikoen eskutik

Ubane Madera 2019ko uzt. 24a, 09:00
Salta, txorizoa eta okela gisatua prestatzen, iaz.

Aspaldiko ohitura sanoari eutsiz, jaietako eguneroko hamaiketakoa udalerriko elkarte gastronomikoen kontura egingo dute herritarrek. Aurten zeregin horrekin arduratuko dira Batzokia, Arriogain elkartea eta Allegro elkartea.

Santiago egunean hasita, goizero, 11:00etan izango dira anbulatoriopean, kazola bete salda bero dutela eta txorizo egosia gertu, batzuek baita okela egosia ere, eskean doanari hamaiketako gozoa partitzen.  Hiru elkartetako "sukaldari-zerbitzariek" jardungo dute zeregin horretan

Txandakatuz

Izan ere, kaleko zazpi elkarteek txandan-txandan prestatzen dute hamaiketakoa jaietan, jai bakoitzean hiruna elkartek. Udalak 250 eurona ematen die bakoitzari, elikagaiak eros ditzaten, eta gainerakoaz arduratzen dira elkarte gastronomikoetako lagunak.