Sari banatzea, luntxa eta dantzaldia

Ubane Madera 2019ko uzt. 22a, 18:38

Hainbat erretiratu iazko luntxean.

Itxaropena Erretiratuen Elkartean bihar, martitzena, hasiko dituzte jaiak. 17:00etan karta txapelketetako sariak banatuko dituzte. Ondoren, luntxa izango dute. Eta arratsaldea borobiltzeko, dantzaldia izango da.

Biharko ekitaldiak hasteko, mus, briska eta tute txapelketetako sariak banatuko dituzte, otarrak eta edari-botilak.

Ohi denez, Udaleko eta elkarteko bertako ordezkarien eskutik jasoko dituzte opariak.

Dantzaldia

 

Ondoren, luntxa izango dute: txorizoa, tortilla eta gazta menbrilloarekin.

Eta arratsaldea borobiltzeko, Quintanillak musika jarriko du eta dantzaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.