Ikusmiran izan zen batek baino gehiagok izan zuen tentazioa bainujantzia atera eta norbera ere bertan zegoen parranda sanora gehitzeko. Zapore ona lagata, datorren urtera arte, agur Kukumixoren udalekuak!
Amaiera bikaina eman zieten atzo, barikua, aurtengo udalekuei. Egun guztian kalean jolasean ibili ondoren, ur jolasekin borobildu zuten aurtengo jarduna. A ze parranda sanoa sortu zuten udaletxeko aldapan ipinitako txirrista erraldoiarekin! Begiraleak eurak ere umeen pare ibili ziren!
Ikusmiran izan zen batek baino gehiagok izan zuen tentazioa bainujantzia atera eta norbera ere bertan zegoen parranda sanora gehitzeko. Zapore ona lagata, datorren urtera arte, agur Kukumixoren udalekuak!
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.