Deus ez eta Roy Veloces taldeen kontzertuak gaur bi terrazatan

Egoitz Unamuno 2019ko uzt. 19a, 14:14

Roy Veloces.

Jai aurreko egunak bero-bero datoz. Gaur, barikua, bi kontzertu izango dira bi terrazatan, bakoitza bestearen atzetik. Deus ez taldeak Arranoan joko du arratsaldeko 19:30ean, eta Roy Veloces taldeak 20:30ean, Gaztelupeko terrazan.  

Deus ez talde eibartarra 2016an sortu zuten eta rock alternatiboa lantzen dute. Roy Veloces taldea berriz Zaldibartik dator, baina tartean bada plazentziatar bat: Victor Perez, taldeko abeslaria. Hauen esanetan, rock&roll “bailongoa” da egiten dutena Tequila, Fito, Loquillo edo Los Zigarros-en bidetik.