60.-70. hamarkadako musikarekin girotuko du plaza Sunken Wheels taldeak bihar, zapatua

Ubane Madera 2019ko uzt. 19a, 13:30
Crazy Wheels taldea kontzertu batean.

Bihar, zapatua, 60.-70. hamarkadako doinuak gailenduko dira Plaza Zaharrean, Soraluzeko musikarien eskutik. Country, blues eta rock estiloko kantuen bertsioak eskainiko ditu Crazy Wheels eta Sunken Ship taldeetatik eratorritako Sunken Wheels taldeak.

Bihar, 20:00etan egin dute hitzordua Plaza Zaharrean, The Allman Brothers, Dawes, Gary Clark Jr. eta antzeko taldeen kantuak entzuteko gonbitearekin.

Taula gainean izango dira Ina Arriola, Iosu Arriolak, Joanes Iñurrieta, Mikel Saiz de Rozas bilbotarra eta Juan Fernandez, "jaietan giroa ipintzeko, jendeak disfrutatzeko eta halako musika estiloak ezagutarazteko, jendeak ez du-eta horretarako horrenbesteko aukerarik", Fernandezek berak esplikatu duen moduan.

60.-70. hamarkadako bertsioak joko dituzte, ordu eta erdi inguruko kontzertuan.