Hasi dira barrakak muntatzen

Ubane Madera 2019ko uzt. 18a, 10:27
Auto-txokeak ohiko txokoan, Erregetxean.

Atzo arratsaldean, eguaztena, ailegatu ziren jaietan izango ditugun barraketako batzuk Erregetxera, tartean auto-txokoeak, aurten bueltan dira-eta. Horrez aparte, bestelako berritasunen artean, zezen-mekanikoa ekarriko dute aurten, eta barraken prezioa 2 eurokoa izango da.

Txurro-saltzailea eta auto-txokeak etorri dira oraingoz Erregetxera. Baina barraka gehiago ere izango dituzte umeek eta gazteek jaietan aukeran. Guztiak ere gertu izango dira uztailaren 23rako. Eta berritasunak izango dira aurten.

Hain justu ere, lapiko txikia barik, zezen-mekanikoa ekarriko dute. Horrez aparte, Wipe-out-ik ez da izango, autotxokeen partez etorri zen-eta iaz barraka hori.

Bi euro bidaiako

Eta oro har, barraken prezioan ere bada aldaketa. Ze iaz buelta bakoitzeko 1,80 euro ordaindu behar bazen, aurten 2 euro da bidaiaren prezioa; lau bidaia erosita, berriz, 6 euro da prezioa (1,50 euro bidaia bakoitza). Urtero eskatu dute barrakeroek prezioa handitzea, euren esanetan Soraluzen ez dute-eta beste leku batzuetan moduan irabazten.

Hori bai, ohi denez, Umeen Eguna ere izango da jaietan eta hori uztailaren 28a izango da. Egun horretan, euro baten izango dira barrakak.