Barikura arte bidegorria itxita

Ubane Madera 2019ko uzt. 15a, 11:27

Bidegorrirako sarrera, Soraluzetik.

Bihar, martitzena, itxi egingo dute Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria, barikura arte itxi ere. Diputazioaren enkarguz, garbiketa-lanak egingo dituztelako itxiko dute bidegorria, 08:00etatik 17:30ak bitartean.

Hain justu ere, bidegorriaren zabalera aintzat hartuta, eta bide bazterreko garbiketa-lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoelako itxiko dute bidegorria bihartik barikura bitartean.  


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.