Oinezkoak babesteko neurriak

Ubane Madera 2019ko uzt. 5a, 11:41
Errabaleko badena.

Atzo hasita, Zubi Nagusiko piboteak martxan jartzeko egokitzapenak egiten dabiltza. Horrekin batera, ibilgailuen abiadura murrizteko banda ipini dute Errabalen baina oraingoz ez dituzte zebra-bideak margotuko.

Artzamendi enpresako langileak, atzera ere Errabal kalean dira lanean. Urbanizazio lanak bukatuta, oraingoan oinezkoak babesteko neurriak ipintzen dihardute. Hain justu, gaur-bihar bukatuko dituzte Zubi Nagusiko sarrerako piboteak martxan ipintzeko egokitzapenak. Lanak amaitu bitartean, ibilgailuei txandaka ematen diete paso.

Bestalde, Errabal kaletik zubirako sarreran, abiadura murrizteko banda ipini berri dute, gidariei gogorarazteko oinezkoen gunera sartu direla eta abiadura 20 kilometro ordura murriztu behar dutela.

Zebra-bideak

Zubiko tartea hori oinezkoendakoa dela kontuan hartuta, oraingoz ez dituzte zebra-bideak amargotu, berez, gune horretan, dagoeneko lehentasuna oinezkoek dutelako. Hala ere, ikusiz gero ibilgailuek ez dutela abiadura errespetatzen, zebra-bideak margotuko dituzte kiroldegi gainean espazio berria eraikitzeko lanekin batera.