Ailegatu da Udaltzaingoarendako ibilgailu berria

Erredakzioa 2019ko uzt. 4a, 14:36

Gotzon Odriozola udaltzainburua ibilgailu berriaren ondoan.

Hibridoa da, lehiaketa publiko bidez Eusko Auton erositakoa eta 25.398 euro kostatu dena. Halakoxea da aurrerantzean Udaltzaingoak erabiliko duen ibilgailua. Gaur ekarri dute.

Soraluzeko Udalak eskuratu duen lehen ibilgailu hibridoa da Udaltzaingoak erabiliko duena. Zaharrak 16 urte zituen, eta haren partez ekarri dute: «Ingurumenaren zaintzan pausoak eman behar dira eta Udala eredu izan behar da», azpimarratu du Iker Aldazabal alkateak.

Guztiak berrituta

Azken erosketa horrekin, Udalaren ibilgailu flota guztia berrituta dago. 

Izan ere, brigadakoendako pick-up (15.640 euro) eta kamioi bana (9.000 euro) erosi dituzte hilabeteotan. Azken biok bigarren eskukoak.

Guztira, 50.038 euro inbertitu ditu Udalak ibilgailu guztiak berritzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.