Lau haur parke berrituko ditu Udalak

Erredakzioa 2019ko uzt. 4a, 09:35

Estaziñoko tilin-talana kenduta.

Estazioko parkeko haur jolasa oso zaharkituta zegoela-eta, erabiltzaileen segurtasuna aintzat hartuta, kendu egin zuen tilin-talana Udalak, atzo, eguaztena.

Horrez aparte, Udalak jakinarazi du zabu berriak ipiniko dituela baita Gipuzkoa Etorbideko eta Errekaldeko haur parkeetan ere, haien egoera ere kaskarra delako.

Eta gogora ekarri du Ezozibidekoa osorik zaharberrituko dutela. 

Lan horiek guztiak egiteko 43.000 euro inguru inbertituko ditu, horrela banatuta:

  • Ezozibideko haur parkea: 26.817,07€
  • Errekalde eta Gipuzkoa Etorbidekoak:14.926,50€
  • Estaziñoko kolumpioa: 1.335,80€

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.