Beherantz segitzen du langabeziak

Ubane Madera 2019ko uzt. 2a, 11:50
Herritarrak zubian gaur, uztailaren 2an.

Maiatzean hartutako beheranzko joerarekin segitzen du langabezia tasak Soraluzen. Maiatzean baino 15 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte ekainean, eta apirilarekin alderatuta, berriz, 34 langabe gutxiago. Debabarrenean, bigarren lekuan kokatu da orain Soraluze, Eibarren atzetik. 

Urte hasieran Soraluzen zegoen %13,02ko langabezia-tasa %11,74 izatera iritsi da ekaineko datuen arabera. Urteko lehen seihilekoan hainbat gorabehera izan ondoren, beheranzko joerarekin hasi zen maiatzen, eta bide beretik segitu du ekainean ere. Are gehiago, 2019an lehen aldia da Soraluzek Eibarrek baino langabezia-tasa txikiagoa duela.

Herriz herri

Eskualdeko datuak begiratuta, hori bai, orokorra da langabeziaren jaitsiera udalerri guztietan. Hona segidan datuak herriz herri:

  • Deba        158     %5,93
  • Eibar        1.526   %11,98
  • Elgoibar   467      %8,44
  • Mendaro   75      %7,58
  • Mutriku    177     %6,65
  • Soraluze  220     %11,74
  • Debabarrena 2.623   %9,91