Batukada ikastaro intentsiboa antolatu dute astebururako

Egoitz Unamuno 2019ko uzt. 2a, 10:09

Barikuan hasi eta domekara bitartean, zazpi orduko batukada ikastaroa eskainiko du Nerea Mendia soraluzetarrak. Izen-ematea zabalik dago.

Ikastaroko saioak Musika eskolan eskainiko dituzte, ondoren egun eta orduetan: uztailaren 5ean 19:00etatik 21:00etara, 6an 11:00etatik 14:00etara eta 7an 11:00etatik 13:00etara. Azken saioaren ostean, kalejiran aterako dira kalera ikasitakoa erakustera.

Ikastaroaren prezioa 35 euro da. Izena emateko deitu edo idatzi 680 627 416 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.