Kaixo Plaentxia:
Lehenik eta behin, oso positiboki baloratzen dogu Berenjena eguna, herrixan poztasuna eta giro ona ikusi gendualako.
Hau dana ez zan posible izango Udala, tabernarixak, Txurruka jatetxia, Gaztetxia eta Mendizabal okindegixan laguntza barik, eta horregaittik eskerrak emotia nahi dogu. Lagundu zoskuen herrittarrei bebai, emondako laguntzia eskertu nahi dotsegu.
Beste alde batetik, zapatu gabian gertautakuan inguruan, alkatian kontrako erasua salatu eta kondenatzen dogu. Gure jaixetan holako ekintzek ez dauke lekurik.
Azkenik, eta hurrengo urtera begira, egun hau danontzako danez, eskertuko genduke jendian laguntza gehixau.
Besterik gabe, datorren urtera arte eta AUPA BERENJENA EGUNA !!
BerenGerencia."