Tradizioa eta modernitatea arrakastaz uztartu zituen abesbatzak

Ubane Madera 2019ko eka. 30a, 12:24

Instrumentuen doinuez jantzita, kontzertu bizi eta indartsua eskaini zuen atzo, zapatua, Ezoziko Ama Abesbatzak Plaza Zaharrean. Ikusleen txalo zaparradek erakutsi zuten benetan gustukoa izan zutela saioa. (Bideoan Michael Jacksonen Heal The World)

Bete-beteta izan zen Plaza Zaharra Ezoziko Ama Abesbatzaren udako kontzertua ikusteko; hori bai, zuhaitzen gerizpean babestu ziren ikusle gehienak, eguzkiak gogor jotzen zuen-eta plaza erdian ipinita zeuden jarlekuetan.

Ikusleak ere kantuan

Pianoa eta bateria lagun, kontzertuaren lehen zatian atzerriko zein bertako kantu ezagunak taularatu zituzten, ikusle gehienak ere kantuan jarriz. Bigarren zatian, berriz, hildakoen meza interpretatu zuten, martxa bizi eta ez-ohikoarekin interpretatu ere.

Bereziki txalotu zituzten bigarren zati horretan Eider Varela sopranoak interpretatu zituen bakarkako zatiak.

Bis modura, Roquiem mezaren Sanctus zatia errepikatu egin zuen abesbatzak. Ordubete inguru iraun zuen udako kontzertuak.

Erlazionatuak

Ken Zazpiren ‘Itsasoa gara’

Ubane Madera 2019 eka 30 Kultura

Leonard Cohen euskaraz

Ubane Madera 2019 eka 30 Kultura

Gora bizia!

Ubane Madera 2019 eka 30 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.