Protesta koloretsua

Ubane Madera 2019ko eka. 27a, 17:49

Kamiseta morez jantzita, jo ta ke irabazi arte! oihukatuz eta eskua altxatuta zirela ailegatu dira Elgoibarrera Gipuzkoako egoitzetako hainbat langile, baita Soraluzekoak ere. Eibartik abiatu da protesta martxa, emakumezkoz osatutakoa.

Bestalde, gaur iluntzean eguena, Plaza Berrian egitekoak ziren elkarretaratzea bertan behera utzi dute. Datorren asteko mobilizazioak zehazten dituztenean hitzordu berriak jakinaraziko dituztela adierazi dute.

Izan ere, uztailaren 12ra arteko greba dihardute egiten, ELA sindikatuak deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.