Inguruko udalerrietako pentsiodunen mugimenduek oporrak hartzen zituztela ikusita, eta kontuan hartuta orain umeen opor sasoian amama-aitaita askorendako zaintza-lanak areagotu egiten direla, Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak ere oporrak hartuko ditu asteroko protestei dagokienean.
Hori horrela, irailean ekingo diete atzera ere elkarretaratzeei, indarberrituta, eta aldez aurretik iragarri zuten moduan, protestak eurak bikoizteko asmoarekin.