Aparkaleku berriak eta abiadura murrizteko neurriak

Ubane Madera 2019ko eka. 26a, 09:33
Aparkalekuetarako lagatako espazioa.

Autobus geltokiak Errabal kalean utzitako espaziotxoan aparkalekuak egokitu dituzte. Bestalde, abiadura murrizteko badena ere ipiniko dute bertan.

Lau ibilgailu txikirendako aparkalekuak egokitu dituzte orain arte erdiguneko autobus geltokiak okupatu duen espazioan, Errabalen. Atzo, martitzena, seinaleztatu zuten gunea, eta bertan adierazten den moduan, aparkalekuetako bat da zailtasunak dituzten gidariendako gordetakoa.

Abiadura murrizteko

Bestalde, Errabaleko urbanizazio lanak bukatu ondoren, atzera ere bertatik pasatzen da herri erdiko zirkulazioa, baina ibilgailuek abiada handiegian zeharkatzen dute kalea. Hori horrela, baden handia ipiniko dute justu oinezkoen gunea hasten den lekuan, ibilgailuak motelago pasa daitezen.