Zubi Nagusiko zebra-bidea ostadarraren koloreez margotu dute goizean, LGTBI kolektiboa irudikatzen duten koloreez, alegia. Izan ere, bertan da LGTBIQ+ Eskubideen Aldeko Eguna, eta ordurako gertu laga nahi zuen pasabidea Udalak. Hain justu, barikuan elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean Plaza Berrian, Korner Moreak deituta.
Artzamendi enpresako langileek margotu dute zebra-bidea ostadarraren koloreekin gaur goizean. Horrelaxe zegoen obrak hasi aurretik, eta lehen zegoenetan laga dute behin obrak bukatuta eta Udalarekin hitzartu modura.
Bertan da ekainaren 28a, LGTBIQ+ Eskubideen Aldeko Eguna. Eta barikurako gertu laga nahi zuten zebra-bidea. Egun horri dagokion loneta ere ipinita dago udaletxearen fatxadan. Eta barikuan koloredun bandera eskegiko dute balkoitik, bestak beste.
Horrekin batera, barikurako 19:30ean elkarretaratzea deitu du Korner Morea Elkarte Transfeministak, Plaza Berrian.