Helduendako patinaje ikastaroa

Erredakzioa 2019ko eka. 20a, 18:45
Bergara Hiria torneoan. Argazkia: Iraitz Ibarzabal.

Marras Irristaketa Elkarteak 16 urtetik gorakoendako patinaje ikastaroa antolatu du. Izen-ematea zabalik da eta eskolak izango dira uztailaren 1etik 5era, iluntzero.

Bergara Hiria emakumezkoen torneoan bigarren sailkatu zen argazkiko emakume taldea. Eta kontatu dutenez «arratsalde alaia» pasatu zuten, kirola egiteaz bat.

Bada orain, uztailean, udalerriko heldu gehiagori zabaldu nahi die patinatzen ikasteko aukera Marras Irristaketa Elkarteak, eta ikastaroa antolatu du horretarako, 16 urtetik gorakoei zuzenduta.

Uztailaren 1etik 5era, egunero eskainiko ditu eskolak Iraitz Ibarzabalek, 19:30etik 21:00ak arte, kiroldegiko frontoian. Izen-ematea zabalik da, ekainaren 28ra arte, honako telefono zenbakian: 688 66 56 27 (deitu edo bidali whatsappa).

Prezioa da 10 euro eta eraman beharrekoa patinak eta babesak. Edozelan ere, antolaketatik adierazi dute materiala lortzeko edo kuota ordaintzeko arazoren bat izanez gero, eurekin harremanetan jartzeko, «eta konponduko gara!».